Enkarterrimarket

Bigarren eskuko merkatua. Harrera orria.


Proiektu hau
erakunde honena da:
------------------------------
Enkarterri@alde21


Enarterrialde

Hauen laguntzarekin :

------------------------------

Udalsarea

Eusko Jaurlaritza

Ihobe





Ekin, utzi zure aztarna!

 

enkarterrimarket.al21.bizEnkarterrimarket.al21.biz, Enkarterriko garapen iraunkorrerako bulegoak sustatutako ekimena da. Bulego hau Enkarterriko landa garapenerako Elkartearen (ADR) menpe dagoen erakundea da eta udal hauek osatzen dute: Artzentales, Galdames, Gordexola, Sopuerta, Karrantza Harana, Turtzioz eta Zalla.

 

 

Gure proiektuaren helburuak hauek dira:


simbolo de reutilización

  1. Hondakinen sorrera murriztu eta prebenitu Erabiltzen ez dituzun etxetresna elektriko , behar ez dituzun altzariak, arropa, jostailuak, kirol material... Zenbat gauza botatzen ditugu zakarretara ondo daudelarik edo besterik gabe, kaxatan metatzen ditugu dagoeneko erabiltzen ez ditugulako? Zenbat baliabide xahutzen ditugu produktu berriak beharrik izan gabe eskuratzen ditugulako? Aldatu, oparitu edo saldu jada erabiltzen ez duzuna. Luzatu produktuen bizitza eta bultzatu hauen berrerabilpena.
  2. Herritarrei tresna bat eskaini hauek elkarbana dezaten: Elkarbanatu zure denbora! Elkarbanatu kotxea!... Helburua, herritarren artean denbora eta zerbitzuen trukaketa sare bat osatzea da. Ekimen honekin, auzotasun sentimenduak indartu nahi ditugu eta aldi berean auzoetako eta udalerrietako bizikideen arteko laguntza-sareak sortzen lagundu
  3. Baserriko produktu lokalak bultzatu sustatu. Baserriko arrautzak, tomateak, letxugak, eztia, arto-ogia, etab.

 

 

 



Merkatubirtual honen helburu nagusia


- Herritarrei produktuak berrerabiltzeko aukera praktikoa ematea.
- Herritarrei prebentzioaren eta iraunkortasunaren aldeko ohiturak transmititzea.
- Bigarren eskuko objektuen salmenta, trukea eta erosketa ohikotzat hartzea. Herritarrei aukeren berri ematea, etxean zein herrian hiri-hondakinen prebentzioa sustatzeko eta lehengaien kontsumoa murrizteko.


Topalekua


Enkarterrialdeak elkartzeko eta erabili dituzten era guztietako produktuak saltzeko, erosteko, oparitzeko eta trukatzeko gunea da. Zerbitzua partikularrentzat da, eta doakoa.





Jarraitu gaitazu: Facebook Twitter

© 2010 Enkarterrialde. Tfnoa: 946109590 San Miguel Auzoa, z/g 48870 Artzentales BIZKAIA - Lege oharra